2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Udal Planeko aldaketa
Udal honek, 2011ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
"Borzgarrena.-Aldaketa xehakatua Udal Planean, hiriko 426-1 lurzatia, Juan Jiménezen eta Araceli Villegasen etxebizitza, Tebasko Mayor karrikako 35ean, ostalaritzan erabil dadin eta jarduera sailkatu gisa tramita dadin. Behin betikoz onestea, hala badagokio.
Aho batez erabaki dute:
1) Aldaketa xehakatua Udal Planean, hiriko 426-1 lurzatia, Juan Jiménezen eta Araceli Villegasen etxebizitza, Tebasko Mayor karrikako 35ean, ostalaritzan erabil dadin eta jarduera sailkatu gisa tramita dadin.
2) Jarraipena ematea interesdun sustatzaileek eskatu duten jarduera lizentziaren tramitazioari.
3) Ezestea Antonio Oroz Alzórrizek aurkeztutako alegazioak".
Erabaki honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Udal honen Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako alor horretako epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen datatik hasita.
Aditzera ematen da.
Tebasen, 2011ko maiatazaren 16an.-Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1109278