107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa Herrilurretako ondasunak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Santakarako Udalak, 2011ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Herrilurretako ondasunak arautzen dituen ordenantzan aldaketa egitea.

Espedientea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz tramitatuta, eta 2011ko apirilaren 7tik aurrera 30 egunean jendaurrean edukita, legez eskatzen den gehiengoa zuela, Osoko Bilkurak erabaki zuen aurkeztutako erreklamazioak eta oharrak ebaztea eta aipatu ordenantzako aldaketa behin betiko onestea ere; halaber, agindu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Horrenbestez, aldatutako artikuluak, behin betiko idatzi diren bezala, argitaratzea agindu da, indarra har dezaten. Santakaran, 2011ko apirilaren 25ean.

"14. artikulua. 1.-Oro har, herrilurren aprobetxamenduen onuradun izateko, familia unitateen titularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia izatea, edo bere kontu bizi den nahiz judizialki gaituta dagoen adingabea izatea.

b) Santakarako biztanleen erroldan bizilagun gisa inskribatua egotea sei urteko antzinatasunez.

c) Santakaran urtean bederatzi hilabetez gutxienez jarraian bizitzea.

d) Santakarako Udalarekin zerga betebeharrak egunean izatea.

e) 2000 euroko banku-abala paratzea ordenantza hau betetzeak dakartzan eginbeharrak betetzeko.

2.-Etxebizitza berean bizi diren guztiak familia unitateko kidetzat hartuko dira. Nolanahi ere, familia unitate independentetzat hartuko da guraso jubilatuek osatua, familiakoekin bizi arren, haien dirusarrerak lanbidearteko gutxieneko soldata baino apalagoak badira. Nekazaritzako araubide bereziko pentsiodunak izanez gero, herrilurretako aprobetxamendutik lortutako errentak ezin dira urte bakoitzerako lanbidearteko gutxieneko soldata baino handiagoak izan.

3.-Artikulu hau ulertzerakoan sor daitezkeen zalantzak Santakarako Udalak ebatziko ditu, osoko bilkuran eta banan-banan, herrilurren batzordeak txostena egin ondotik.

4.-Esleitutako lurzatien NPBa deklaratu behar dute esleipen hartzaileek."

"28. artikulua. Aprobetxamendu modu honetako herrilurren onuradunek ordainduko duten kanona ez da inguruan antzeko ezaugarriak dituzten lurrak errentan hartzeagatik ordaintzen den %90a baino txikiagoa izanen. Honen arabera:

Lehorreko lurrak: 3,30 euro/erregua/urtea.

Ureztalurra: 20 euro/erregua/urtea. Ureztalur tradizionalean kanon hau handituko da urteko gastuak esleipen hartzaile guztien artean proportzionalki banatuta.

Nekazaritzako KPIarekin eguneratzen ahal dira, gehinez ere, zenbateko horiek."

"34. artikulua. Baratzeak.

Santakarako Udalak erregu bat eta erdiko baratzeak uzten ahal dizkie halaxe nahi duten familia unitateen titularrei, baldintza hauekin:

a) Eskatzailea ez da ureztalurren jabea izanen, ezta herrilurretako beste lote baten onuraduna ere.

b) Baratzea zuzenean eta pertsonalki landuko da, 21., 22., 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

c) Esleipena hamar urterako izanen da.

d) Eskaerak gainerako lurzatien eskaerekin batera aurkeztuko dira (banaketa honetarako, irailaren 1aren eta 15aren artean; ondoko urteetan, abuztuaren 31a baino lehen), eta urteko azken hiru hilabeteetan emanen dira.

e) Kanona: 40 euro, erreguko eta urteko."

"36. artikulua. Santakarako Udalak aitzinetik erabakia hartu eta Udalaren iragarki oholean ediktua agertuta, hamabost egun naturaleko epea irekiko da, eskubidea dutela uste duten guztiek herrilurren esleipena eska dezaten."

"37. artikulua. Udal bulegoetan dagoen eredu ofizialari jarraikiz aurkeztu beharko dira eskabideak, zinpeko aitorpenarekin edo ondokoa frogatzen duen agiriarekin batera:

a) Santakarako bizilaguna izatea, bost urteko antzinatasunaz gutxienez ere, eta bertan urtean bederatzi hilabetez bizitzea, gutxienez.

b) Santakarako Udalarekiko betebehar fiskalak ordainduta izatea.

c) Familia unitatea osatzen duten kideak. Haietariko inork ezintasun fisikorik edo psikikorik duen aipatuko dute eskatzaileek.

d) 2000 euroko abal bat paratzea Santakarako Udalaren alde."

"56. artikulua. Ureztatzeko herri lurzatien esleipen-hartzaileek ubideak eta erretenak zaindu beharko dituzte eta aldian-aldian garbitu, Udalak xedatzen duenaren arabera. Herriko ureztaketa batzordeek ezarritakoa ere bete beharko da; dena dela, 50. artikuluan zehaztutakoaren arabera ezarriko dira arau-hausteei dagozkien zehapenak.

Nola nahi den ere, ureztatzeko txandak gordeko dira betiko moduan ureztatutako lurretan. Bai betiko ureztalurretan bai ihinztagailuz ureztatzen direnetan gertaturiko narrioak erabiltzailearen kontura izanen dira. Obraren behin betiko harreraren ondotik ere, lurren esleipen-hartzailearen esku geldituko da ekipo, hodi, ordenagailu, sare, ihinztagailu eta gainerako elementuen mantentze-lana, gastuak barne, bai eta Zabala eta Olmosena ere.

Uraren eta argiaren gastuak eta zaintzarenak (halakorik balego) esleipen-hartzailearen kontura izanen dira, baita sortzen ahal diren gastu arrunt guztiak ere, bai ihinztagailuz bai betiko moduan ureztatzen diren lurretan.

Era berean, esleipenaldia bukatutakoan, lurzatiek behar bezala eta erabat garbi egon beharko dute, material inorganikorik gabe. Hala gertatu ezean, horren arduraduna den esleipen hartzaileak utzitako bermearen kargura eska dezake Udalak haiek kentzea."

Santakaran, 2011ko maiatzaren 25ean.-Alkate udalburua, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L1109420