107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa, Udal Planaren determinazio xehakatuetan.
Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2011ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea determinazio xehakatuetan (396. lurzatia, 1. poligonoa) David Vallejo Aisak sustatu duen aldaketa. Espedientea jendaurrean jarri zen 2011ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean, eta Nafarroan argitaraturiko 2 egunkaritan iragarrita, eta ez zen alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Puiun, 2011ko maiatzaren 25ean.-Alkate udalburua, Pedro Leoz.

Iragarkiaren kodea: L1109489