2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Aldaketa, Azkoiengo Udalaren lokalen erabilera herritarren elkarteei lagatzea arautzen duen ordenantzan
Azkoiengo Udalak, 2011ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo Udalaren lokalen erabilera herritarren elkarteei lagatzea arautzen duen ordenantzaren 3.3 artikulua aldatzea.
Argitaratu egin zen 2011ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 14koan, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraituz.
Argitara ematen da agindua betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Azkoiengo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
I. ERANSKINA
Aldatu egin da 3. artikuluko 3. lerroaldean, honako eduki hau izanen baitu:
"Sartzeko honako irizpide hauek hauek ezarri dira:
1. Lehentasuna izanen dute udal entatitateek antolaturiko ikastaro eta jarduketek, pribatuen aldean.
2. Lehentasuna izanen dute toki entitateek antolaturiko ikastaro eta jarduketek herritik kanpokoek antolaturikoen aldean.
3. Lehentasuna izanen dute kultur arloko ikastaro eta jarduketek beste guztien gainetik, eta kulturakotzat hartuko da adimena bultzatu eta sustatzen duena, eta ez ariketa fisikoa.
4. Eskoletako beheko solairuko lokalak bakar-bakarrik izanen dira Azkoiengo Udalaren jarduketetarako edota lehen hezkuntzako ikastetxeko gurasoen elkarteak antolaturikoetarako.
5. Lehentasuna izanen du parte hartzaile gehiago biltzen duen ikastaro edo jarduketak, parte hartzaile gutxiago duen beste baten aldean.
6. Lehentasuna izanen dute kide gehiago duten elkarteek, kide gutxiago dutenen aldean.
7. Kanpo geldituko dira halako ikastaro eta jarduketak, edozein entitatek (publikoa, pribatua, irabazi asmorik gabea, GKE ...) antolaturik ere, entitate horrek irabazi asmo garbia badu.
8. Kuota sinbolikoa ezartzen da, 2 euro/ordua, edo erabilera denboraren arabera hainbanatuko dena, ikastaro horretan ikasleei kobratzen bazaie, Udalaren eremu kultural horietako ondasun higigarri nahiz higiezinaren mantentze-lanengatik.
9. Debeku da udal eremuetan kultur jarduketarik egitea, horiek Udalaren beste instalazioetatik edota Udalaren ZInegotzigoetatik sustatzen ahal badira.
Azkoienen, 2011ko maiatzaren 16an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.
Iragarkiaren kodea: L1108726