1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
38E/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, "Bertsolaritza sustatu eta zabaltzeko" diru-laguntzen deialdia onesten duena.
Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du, eta bertan proposatu, "Bertsolaritza sustatu eta zabaltzeko" diru-laguntzen deialdia eta horren oinarri arautzaileak onestea, 30.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Bestetik, kontuan hartu behar da aipatu gastua baimentzeko, bai helburua bai baldintzak betetzen direla, baita legez ezarritako betebeharrak ere, eta espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna duela.
Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. "Bertsolaritza sustatu eta zabaltzeko" diru-laguntzen deialdia onestea.
2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.
3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan hartuta:
ZENBATEKOA | AURREKONTUKO KONTU-SAILA | EKITALDIA |
30.000,00 | G/A20002/4816/334105: (**) Bertsolaritza sustatu eta zabaltzea | 2011 |
4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren berariazko edo ustezko ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.
Iruñean, 2011ko apirilaren 28an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.
BERTSOLARITZA SUSTATU ETA ZABALTZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
1. Diru-laguntzen xedea eta helburua.
1.1. Diru-laguntzen xedea da Nafarroan, 2011n, bertsolaritza sustatu eta zabaltzeko programak gauzatzen dituzten kultura erakundeei laguntzea.
1.2. Programok 2011ko azaroaren 28a baino lehen gauzatu beharko dira.
2. Aurrekontuko kontu-saila eta diru-laguntzaren zenbatekoa.
2.1. Diru-laguntza hauek, gehienez ere 30.000 euro, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2011ko gastuen aurrekontuko (**) "Bertsolaritza sustatu eta zabaltzea" izeneko kontu-sailaren kargura finantzatuko dira.
2.2. Laguntzaren zenbatekoa lortutako puntuazioarekiko zuzenki proportzionala izanen da eta, ezein kasutan, ez da onetsitako aurrekontuaren %75etik goitikoa izanen. Puntuazioa oinarri arautzaile hauen 7. puntuan jasotako balorazio irizpideak aplikatuz kalkulatuko da.
3. Diruz lagun daitekeen gastua.
Diruz lagun daitekeen gastutzat jotzen da entitatearen funtzionamenduaren eta jardueren programa egitearen ondoriozkoa.
Ez da inoiz onartuko azpiegitura edo ekipamenduetako inbertsioetatik heldu diren gastuen fakturarik.
4. Onuradunek bete beharreko baldintzak.
Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
4.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako betebehar orokorrak.
4.2. Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzen ahalko dituzte 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen eratu ziren irabazi-asmorik gabeko entitateek, baldin eta helbide sozial eta fiskala Nafarroan badute.
4.3. Ez dute diru-laguntza hau jasoko Nafarroako 2011ko aurrekontu orokorretan beren jarduerak egiteko euren izenean kontu-sail bat duten entitateek.
5. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.
5.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauen I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta beharrezkoak diren agiriak erantsita, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedu Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.
5.2. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko agiriak aurkezten ez badira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio okerra zuzendu edo nahitaezko agiriak aurkeztu ditzala hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.
6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.
6.1. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.
6.2. Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:
a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria edo, bera izan ezean, Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria.
b) Batzordekideak: Programa Artistikoen Ataleko goi mailako teknikari bat eta Nafarroako Kulturaren Kontseiluko bi kide.
c) Idazkaria: Deialdi eta Laguntza Ataleko burua edo, bera izan ezean, Programa Artistikoen Ataleko burua, hitza eta botoa izanik.
Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena loteslea izanen da. Deialdi eta Laguntza Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.
Kultur Ekintza Zerbitzuak eskatuta, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.
7. Norgehiagokako prozeduraren balorazio irizpideak.
7.1. Aurkeztutako eskaerak baloratzeko eta laguntzen zenbatekoa finkatzeko, batzordeak irizpide hauek izanen ditu kontuan:
a) Jarduera programaren kalitatea (%40).
b) Entitateak bertsolaritzaren arloan egin duen ibilbidea eta haren eragina (%40).
c) Programen bideragarritasuna (%20).
7.2. Ez dute inolako laguntzarik jasoko puntuazio osoaren %50 lortzen ez dutenek.
7.3. Batzordeak aholkua eskatzen ahal die gaian kualifikatuta dauden pertsona fisikoei edo entitate pribatuei. Halaber, erabakiak hobeki hartu ahal izateko, argibide gehiago eska diezaieke eskatzaileei, baita eskatzaileak berak agertzea ere.
8. Laguntza emateko ebazpena.
8.1. Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita sei hilabeteko epean, laguntzak emateko.
Epe horretan ebazpen espresurik izaten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.
8.2. Deialdiaren ebazpena jendaurrean jarriko da, bai Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña), bai Nafarroako Gobernuaren web orrian: www.navarra.es/home es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/. Horretaz gainera, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eskabidean jartzen duen helbide elektronikoaren bidez.
Deialdi honi buruzko edozein jakinarazpen Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko da (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.
9. Onuradunen betebeharrak.
9.1. Deialdi honen barnean diruz laguntzen den proiekturako soilik erabiliko da laguntza eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak beteko dira.
9.2. Diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu izan den Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalean justifikatu beharko da.
9.3. Deialdi eta Laguntza Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Proiektuan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da; zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.
9.4. Jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela aipatu beharko da. Aipamen hori Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuaren jarraibideen arabera egin beharko da: publicaciones@navarra.es, edo, bestela, honako web orri honetan: http://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/1900/Simbolo oficial del Gobierno de Navarra, kasu bakoitzean aurreikusitako elementuen arabera, eta jarduera bukatu bitartean izanen da agerian.
9.5. Noiznahi ere onartzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Deialdi eta Laguntza Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.
9.6. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea Deialdi eta Laguntza Atalari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.
9.7. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, deialdietako oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistroak edukitzea.
9.8. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.
10. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.
10.1. Laguntzen balizko onuradunen eta eginen duten jadueraren izaera kontuan hartuta, bidezkoa da ordainketak aurrerakin gisa egitea.
10.2. Laguntzak bi epetan ordainduko dira: %25, kontzesioa egiten denean, aurrerakin gisa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena eman eta gero; gainerako %75a, jarduera programak amaitu eta Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman eta gero.
10.3. Bigarren zatia ordaintzeko ezinbestekoa izanen da honako agiri hauek aurkeztea, 2011ko azaroaren 28a baino lehen:
1.-50.000 euroko edo gutxiagoko aurrekontua duten programak:
a) Diruz lagundutako jardueren memoria eta balantze ekonomikoa.
b) Gastuen zerrenda, diruz lagundutako kontzeptuen araberakoa, zeinean enpresa, kopurua eta fakturaren zenbakia agertuko baitira, zehatz eta kontzeptutan banatuta.
c) Egindako gastuaren frogagiriak, jatorrizkoak (edo, halakorik ez bada, fotokopia konpultsatuak). Faktura horiek Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuari jarraikiz egin beharko dira.
2.-50.000 euroko edo gehiagoko aurrekontua duten programak:
a) Diruz lagundutako jardueren memoria.
b) Diruz lagundutako balantze ekonomikoa (galeren eta irabazien kontua, egoeraren balantzea, batuketen eta saldoen balantzea, eta liburu nagusia).
c) Programa gauzatzearen ondoriozko gastuak ordaindu direla frogatzen duten banku laburpenak.
Ez da inoiz onartuko azpiegitura edo ekipamenduetako inbertsioetatik heldu diren gastuen fakturarik.
10.4. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu behar da. Halaber, emandako diru-laguntzaren zenbatekora iritsi beharko dute, gutxienez, ordainagiriek.
10.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei.
11. Diru-laguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.
11.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.
11.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntzarik edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diru-laguntzaren xede den jardueraren kostua gainditzen badu.
12. Laguntza itzultzea.
Onuradunari, programa gauzatu duela behar bezala justifikatu ezik, pagatutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.
13. Arau-hausteak eta zehapenak.
13.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.
13.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.
14. Diru-laguntzen araubide orokorra.
Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.
15. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.
Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Deialdiaren berariazko edo ustezko ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
(bikoizturik aurkeztu)
Izena: ................................................... NANa/IFZ: ............................ Bizilekua (herria): ................................ Kalea: ......................................................................... PK: ............. Telefonoa: .......................... Helbide elektronikoa: ............................... BERE IZENEAN EDO ................... ORDEZKATUZ (behar ez dena ezabatu)
Izena: ................................................... NANa/IFZ: ............................ Bizilekua (herria): ................................ Kalea: ......................................................................... PK: ............. Telefonoa: .......................... Helbide elektronikoa: .................... honako eskaera hau aurkeztu du:
BERTSOLARITZA SUSTATU ETA ZABALTZEKO 2011ko LAGUNTZEN DEIALDIRAKO ESKAERA, ....................... (e)k ........(e)ko ........aren ......(e)an emandako ..../2011... Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraikiz (2011ko ....... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ..............aren ....(e)koa).
Norako: Deialdi eta laguntza atala.
Eta, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:
1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:
a) 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen legez eratutako entitate bat dela frogatzeko agiria.
b) Helbide sozial eta fiskala Nafarroan duela frogatzeko agiria.
c) Entitatearen urteko jardueren programa eta jarduera horien aurrekontu zehaztua.
d) Aurreko c) puntuan aipatu programa gauzatzeko finantziazio plana.
e) Aurreko urtean egindako jardueren memoria zehaztua eta jarduera horien balantze ekonomikoa.
2. Aditzera ematen du ez dagoela sartuta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.
3. Datuak eguneratzeari dagokionez, aditzera ematen du Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari idatziz jakinaraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, adierazpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.
4. Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den programari buruz, hauxe adierazten du:
-Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.
-Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:
ZEIN ENTITATERI ESKATU ZION LAGUNTZA | ESKATUTAKO DIRU-KOPURUA | DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA (eskatua/emana/ordaindua) |
| | |
| | |
| | |
5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.
6. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan gauzatuko dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.
.................(e)n, 2011ko .............aren ..............(e)an.
(Sinadura)
Izen-deiturak
NAFARROAKO GOBERNUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.
Iragarkiaren kodea: F1107705