2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Lankidetza hitzarmena, Iruñeko Udalaren eta Fundación de Investigación, Desarrollo e Innovación en Medio Ambiente-FIDIMAren artean, bidegorria zolatzeko Trinitariosen
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko maiatzaren 17an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 17-MAY-11 (8/UV).
"Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta 2011-05-05eko egokitasun txostenarekin bat, hau ebatzi dut:
1. Bidegorria Trinitariosen zolatzeko lankidetza hitzarmena onestea, espedientean behar bezala eginbideturik dagoen agiriari jarraikiz.
2. Iruñeko alkateari ahalmena ematea erabaki hau garatzeko beharrezko diren agiri guztiak sina ditzan.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea".
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 24an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1109355