2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORREAGA
2011ko plantilla organikoaren behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2011. urteko plantilla organikoa, eranskinean agertzen baita. Hasierako onespenaren iragarkia 2011ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 8an.
Orreagan, 2011ko maiatzaren 20an.-Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.
ERANSKINA
Lan-kontratudun finkoak
Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Taldeko Osagarria: %12. Lanpostuaren osagarria: %10,19. Egoera: jardunean. Lanaldia: %3,87.
Lan-kontratudun finkoen izen-zerrenda
Administrari laguntzailea: Ana Isabel Erneta Erro andrea.
Behin-behineko langileak
Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: E. Lan egoera: jardunean. Osagarria: %15, Lanpostuaren osagarria: %11. Lanaldia: %10.
Beste entitate batzuekin partekatutako langileak
Funtzionarioak
Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: A. Gradua: 3. Lanpostuaren osagarria: %60. Bateraezintasun osagarria: %35. Lanaldi osoa.
Auritz eta Erroibarko Udalekin partekatutako zerbitzuak.
Funtzionarioen izen-zerrenda
Idazkaria: Pedro María Cenoz Iragui jauna.
Iragarkiaren kodea: L1109080