2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Egoitza elektronikoa sortzea
Olaztiko Udaleko Kudeaketa Batzordeko buruak, 2011ko maiatzaren 12an, honako ebazpen hau eman du:
Administrazio Publikoek, eraginkorragoa bilakatu nahirik, herritarrarekiko harremanetan teknologia aplikatzearen aldeko apustua egin dute eta, halaber, herritarrarengan konfidantza sortzeko bezainbateko segurtasun baldintzak ezartzearen aldekoa, teknologia berri hauek erabiltzera anima dadin eta horretarako aukera izan dezan.
Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea (HZPSEIL) mugarria izan da administrazio elektronikoari dagokionez, birraztertu baitu herritarraren eta Administrazio Publikoen arteko harremana, baita Administrazioen artekoa ere, eta horren ondorioa izan da Administrazioak zenbait eskubide digital aitortzea herritarrari.
Eskubide digital horiek ezin dute inola ere herritarraren eskubide eta bermeen mendratzerik ekarri Administrazioekin dituen harremanetan, eta horietariko bat Administrazio Publikoekin harremanak izateko eskubidea da. Horiek guztiak figura berri baten bidez erabiltzen ahalko dira, HZPSEILaren protagonista nagusia bilakatu baita: egoitza elektronikoa. Hori kontuan harturik,
Olaztiko Udalak, 2011ko otsailaren 24an, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Jendaurreko epea iraganik inolako alegaziorik jaso gabe, argitara eman ziren 2011ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 11n, behin betiko onespena eta testu osoa.
Ekainaren 11ko 11/2007 Legea eta Olaztiko Udalaren administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza bete beharrez,
EBATZI DUT:
Lehena.-Olaztiko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, honako hau helbidea izanik: https://sedeelectronica.olazti.es.
Egoitza elektronikoaren ezaugarriak:
Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Olaztiko Udalaren toki entitatea izanen da, eta haren erakunde autonomoek ere erabiltzen ahalko dute.
Helbide elektronikoa hau izanen da: https://sedeelectronica.olazti.es, Olaztiko Udalaren Interneteko domeinua baita. Egoitza horren titularra Olaztiko Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, alkatetza-udalburutzak koordinatuta.
Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak. Bereziki, egoitza horretarako sarbidea izanen da Olaztiko Udalaren web orri ofiziala, honakoa: www.olazti.com.
Organo eskuduna den Alkatetza-Udalburutzaren zuzendaritza politiko-organikoaren menpean, kanal telematikoaren bitartez kudea daitezkeen prozedurak zehaztuko dira eta egoitza elektronikoan argitaratuko. Nolanahi ere, eskura izanen dira Udalaren Erregistro Orokorrean bertatik bertara aurkezteko bide tradizionalak.
Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.-Udalaren arlo guztiei jakinaraztea egoitza elekrtonikoaren sorrera.
Olaztin, 2011ko maiatzaren 13an.-Kudeaketa Batzordeko burua, Juan Zufiaurre Mendoza.
Iragarkiaren kodea: L1108711