107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketak aurrekontuetan. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2011ko maiatzaren 19an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen ondoko aldaketak 2011ko aurrekontuan:

Kreditu gehikuntza.

Carrilabarca bidea asfaltatzea: 6.000 euro.

San Francisco kalea zolatzea: 1.500 euro.

Kreditu berezia.

Igerilekuetako hesi sareduna: 350 euro.

Kultur Etxea: eszenatokiko zorua, dimerra, entxufeak eta liburutegiko euli-sareak: 1.850 euro.

Kultur Etxeko eta liburutegiko zoruari distiraraztea: 1.450 euro.

Kultur Etxeko berokuntza konpontzea: 5.500 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Murchanten, 2011ko maiatzaren 20an.-Alkatea, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L1109127