107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala.
Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2011ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala, determinazio xehakatuei buruzkoa, "Hedapena" eremuko erabilerei dagokienez, Miguel Ángel Berrueta Diestrok sustatua. Hasierako onespenaren erabakia 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18an. Jendaurrean egoteko hilabeteko epean inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; hortaz, Murchanteko Udalak, 2011ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa puntuala, determinazio xehakatuei buruzkoa, "Hedapena" eremuko erabilerei dagokienez, Miguel Ángel Berrueta Diestrok sustatua.

Argitara ematen da onetsitako aldaketa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Udal Planeko hirigintzari buruzko araudiaren 197. artikulua honelaxe gelditu da:

"Ondoko erabileren erregelamendua ezarri da 'Hedapena' eremuan; hortaz, ondoko horiek eta horiekin parekatuak onetsita geldituko dira, eta gainerakoak, debekatuta:

2. Beheko solairuan:

b) Azalera eraikigarrian: etxebizitzak, ostatuak, saltokiak, bulegoak, biltegiak, kotxetegiak eta artisautzako lantegi txikiak onartuko dira.

3. Goiko solairuetan.

Etxebizitzak, ostatuak, biltegiak, saltokiak eta lanbide jarduerak onartuko dira."

Murchanten, 2011ko maiatzaren 20an.-Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L1109098