2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Herrilurraren trukea
Mendigorriko Udalak, 2011ko maiatzaren 20an egin osoko bilkura arruntean, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluan eskatutako erabateko gehiengoarekin onetsi zuen katastroko 8. poligonoko 29. lurzatiko 500 m² desafektatzea eta gero trukatzea 8. poligonoko 30. lurzatiko 500 m²-rekin, jabetza partikularrekoak baitira.
Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko edituen oholean paratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Mendigorrian, 2011ko maiatzaren 23an.-Alkate udalburua, Javier Osés Zúñiga.
Iragarkiaren kodea: L1109271