107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2011ko apirilaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen: 2011ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizilean, martxoaren 11n, eman zen argitara Maria José Alberdi García de Galdianok 1. poligonoko 740. lurzatian muga aldatzeko xehetasun azterlanari buruz (Los Arcosko ASC 9 eta ASC 10 jarduketak) sustatu duen proiektuaren iragarkia. Harrezkeroztik 20 egun baliodun igaro dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta gai honetaz indarra duten gainerako xedapenetan xedatuari jarraikiz, aho batez erabaki da behin betiko onestea muga aldatzeko xehetasun azterlana, M.ª José Alberdi García de Galdianok sustatu duena, Los Arcosko 1. poligonoko 740. lurzatian (Los Arcosko ASC 9 eta ASC 10 jarduketak).

Los Arcosen, 2011ko apirilaren 18an.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L1109122