107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Birzatiketa proiektua, Los Arcosko (Nafarroa) UPOko SR2 bizitegitarako sektorean, S2.2 sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2011ko apirilaren 14an egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen: 2011ko urtarrilaren 13an egin bilkuran hasiera batean onetsi zen Los Arcosko (Nafarroa) UPOko SR2 bizitegitarako sektorea birzatitzeko proiektua, S2.2 sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatu zuena. Horren iragarkia 2011ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 22an, eta egunkarietan eman zen argitara, eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta gai horretaz indarra duten gainerako xedapenetan ezarritakoarekin bat, erabaki da birzatiketa proiektu hori behin betiko onestea.

Los Arcosen, 2011ko apirilaren 18an.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L1109121