107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

586/2011 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Sarrigurengo Ekohiria udalez gaindiko plan sektorialeko Berrikuntzaren Hiriko 10.2 lurzatiaren xehetasun azterlana, NASUINSAk sustatua, hasiera batez onesten duena.

Xehetasun azterlanaren bidez 10. ordenantzako (Sarrigurengo Ekohiria udalez gaindiko plan sektorialeko Berrikuntzaren Hiria) artikuluetan ezarritako baldintza normatiboak zehaztu nahi dira 10.2 lurzatirako, "arau edukirik" deuseztatu gabe; "hortaz, erabat aplikagarria izaten jarraituko du egungo UPSeko 10. ordenantzak, kasuren batean argitu eta osatzen bada ere".

Proposatzen den xehetasun azterlanak grafikoki zehazten ditu lurzatien eta haietako eraikinen lerrokadurak.

Lurzatiaren gehieneko okupazioa %22kotzat jo da, onetsitako UPSeko aldaketari jarraituz.

Onetsitako UPSeko aldaketan ezarritako eraikigarritasuna errespetatzen du, eta, indarra duen araudiari jarraituz, gehieneko bolumena zehazten: okupatutako azalera bider 12.

Badu akats bat, lurzatiaren barnean beharrezkoak diren aparkatzeko tokien kalkuluan, eta zuzendu egin beharko da behin betiko onesteko aurkeztuko den dokumentazioan.

Lerrokadurak eta sestrak seinalizatzea eta eraikuntzaren bolumenak eta altuerak planean finkatutako baldintzen arabera antolatu eta eratzea hirigintzako determinazioak dira, xehetasun azterlanen eskumen direnak, 35/2002 Foru Legearen 62.1 artikuluaren arabera.

Xehetasun azterlan honen tramitazioa eta onespena Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari dagozkio, 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikulua aplikatuz, plan sektorial baten planeamendua garatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Sarrigurengo Ekohiria udalez gaindiko plan sektorialeko Berrikuntzaren Hiriko 10.2 lurzatiaren xehetasun azterlana, NASUINSAk sustatua, hasiera batez onestea.

2. Sustatzaileari eskatzea zuzenketa egin dezala, behin betiko onesteko aurkezten den dokumentuan, "Aparkalekuak" izenburuko atalean. Hartan adierazi beharko da 288 (306-18) aparkatzeko toki jarri beharko direla eraikinen barnean edo erabilera publikoko espazio libre pribatuan.

3. Xehetasun azterlana jendaurrean egonen da hogei egunez. Epe horretan edozeinek bidezkoak iruditzen zaizkion ohar eta alegazioak egiten ahalko ditu idatziz. Horretarako, interesdunek espedientea eskura izanen dute Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetan (Alondegi kalea, 1, 1.a, Iruña).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta sustatzaileari, Eguesibarko Udalari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, horren berri izan dezaten, eta behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2011ko apirilaren 29an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F1107876