2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko.
Behin betiko onespena
Longidako Udalak, 2011ko martxoaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Longidako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.
Hasierako onespenaren erabakia 2011ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n.
Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betikoz onetsita gelditu da aipatu ordenantza, ondoren ematen baita; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak eman dion idazketaren arabera.
Longidan, 2011ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
ORDENANTZA, LONGIDAKO UDALEAN DATU
PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO
Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez etorri da gure herrira (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, esan nahi baita, Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.
Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.
Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.
Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, "datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere''.
DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:
-Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.
-Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
-Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa.
-Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
-Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
-Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
-Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren adierazita.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, eta nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Longidako Udalak.
Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ondotik ematen den ordenantzaren onespena.
Lehenengoa.-Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:
Ura:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: edateko ur horniduraren zerbitzua eskatu edo jasotzen dutenen datu pertsonalak biltzea. Hornituriko uraren zerbitzua kudeatu eta hura kobratzeko erabiliko dira datuak.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek hitzez emanen dituzte.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: edateko ur horniduraren zerbitzua jasotzen duten pertsonei edo enpresei dagozkie datuak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
-Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.
-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
-Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Katastroa:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: katastroa mantentzea: kontsultak egitea eta ziurtagiriak luzatzea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: katastroko ondasunen titularrak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
-Inguruabar sozialen datuak.
-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa eta DIGIT.
-Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lur-Ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua), herriaren defendatzaileari, Gizarte Segurantzaren erakundeei, bertze toki entitateei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei, Estatuko Administrazio Orokorrari, Comptos Ganberari, epaile eta epaitegiei, 12/2006 Foru Lege horren 43 eta 44. artikuluetan araututakoari jarraikiz.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Zirkulazioa:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: ibilgailuen errolda mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafiko Zuzendaritza Nagusitik, datuak paperezko euskarrian bidaltzen baititu hilabetero, eta gestorietatik, posta arruntaren bidez.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.
-Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Herrilurrak:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: Longidako Udalaren herrilurretako aprobetxamenduen esleipena, mantentze lanak eta kontrola, auzolanen kontrola eta kanona kobratzea.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, behar den eskabidea aurkezturik.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herrilurren aprobetxamenduen onuradunak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
-Ezaugarri pertsonalen datuak.
-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Bertzelako datuak: eguna eta zenbatekoa.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.
-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Aurrekontuaren kontabilitatea:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: Udalarekin harreman ekonomiko eta fiskalak izan dituzten horien datu pertsonalak bildu eta altxatzea. Aurrekontuen kontabilitatea eramateko erabiliko dira datuak.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, kontabilitateko dokumentu egokiaren bidez.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ, telefonoa.
-Ondasun edo zerbitzuen eskualdaketen datuak
-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Comptos Ganberari.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
JEZ:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: JEZa ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga idatziz jasotzeko, kobratzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek emanen dituzte, behar den inprimakiaren bidez.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: JEZaren mendeko enpresetako profesional, titular edo ordezkariak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ.
-Merkataritza arloko datuak.
-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Bertzelako datuak: alta edo bajaren data.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuari.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Lizentziak, baimenak eta kontzesioak:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: lizentziak, baimenak eta kontzesioak eskatzen dituztenen datuak biltzea. Obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren bertze baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea, barne izanik aparkatzeko txartelak ematea, eta horiei dagozkien tasak edo zergak kobratzea.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, behar den eskaeraren bidez eta dagozkien dokumentuak aurkeztuta.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ, irudia.
-Inguruabar sozialen datuak.
-Merkataritza arloko datuak.
-Bereziki babestutako datuak.
-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Biztanleen errolda:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: biztanleen erroldako datu pertsonalak biltzea eta eguneratzea. Datuak eguneratzeko, ziurtagiriak luzatzeko eta estatistikak prestatzeko erabiliko da.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte datuak, erroldan sartzeko edo bertako datuak aldatzeko inprimakien bidez.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Longidako Udaleko biztanleak eta bertan bizilekua dutenak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta-helbidea, NAN/IFZ, telefonoa, pasaportea, egoitza-txartela.
-Ezaugarri pertsonalen datuak.
-Ikasketa eta lanbide datuak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
-Datuen komunikazioa: Estatistikako Institutu Nazionalari, Nafarroako Gobernuari, bertzelako toki korporazioei eta Segurtasun Indar eta Kidegoei.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Langileak:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: Udaleko langileen datu pertsonalak biltzea. Langileak kudeatzeko erabiliko da: kontratuak, nominak, aseguruak, senda-agiriak eta ezgai-agiriak eta laneko arriskuen prebentzioa.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek emanen dituzte, ahoz edo ziurtagiriak aurkeztuz.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Longidako Udalaren zerbitzuko langileak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, sinadura.
-Ezaugarri pertsonalen datuak.
-Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.
-Osasun arloko datuak
-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
-Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari, aseguru-etxeei, prebentzioko kanpo zerbitzuari.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Gainbalioak:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: gainbalioaren gaineko zerga ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Zerga hori kobratzeko erabiliko da.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: zerga ordaindu beharra dakarren kontratuaren egileek eta notaritzek emanen dituzte.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zerga hau ordaintzera behartuta daudenak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ.
-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
-Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Sarrera/Irteera erregistroa:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: postazko harremanez arduratzen diren langileek eta interesdunek berek emanen dituzte, eskaeren bidez, agiriak eskura emanez, postaz...
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalera idazki bidez jotzen dutenak eta jakinarazpen ofizialen hartzaileak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.
-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.
-Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Interesen erregistroa:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: interesen erregistroa eratu eta kontrolatzea, indarra duen legeriari jarraikiz.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dizkiote Udaleko idazkariari.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Longidako Udaleko udalkideak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
-Inguruabar sozialen datuak.
-Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.
-Merkataritza arloko datuak.
-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.
-Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udaleko idazkaritza.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bikote egonkorren erregistroa:
-Aurreikusitako xedeak eta erabilerak: ezkondu gabeko bikote egonkor gisa inskribatzeko interesa dutenen datu pertsonalak biltzea. Elkartzea gauzatu dela idatziz jasotzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.
-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, erregistroan izena emateko eskatzeko agertzen direnean.
-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Longidako Udalean erregistratuak.
-Fitxategiaren oinarrizko egitura:
-Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
-Ezaugarri pertsonalen datuak.
-Bertzelako datuak: bizikidetza noiz hasi zen eta noiz egin zen inskripzioa.
-Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarria, Erregistro Liburua.
-Datuen komunikazioa: ez da eginen, salbu eta elkartzeko kideetako edonork edo epaile eta epaitegiek eskatuta egiten diren ziurtagiriak.
-Organo arduraduna: Longidako Udala.
-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Longidako Udala.
-Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bigarrena.-Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan eta ezaba daitezela hala adierazi bada.
Iragarkiaren kodea: L1108712