107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Maribel Trigo Lizari. Jarduera: lasto biltegia, ardien ustiategirako. Tokia: katastroko 4. poligonoa, 590. lurzatia, Salobrar bazkatokiaren alderdia.

Larragan, 2011ko maiatzaren 25ean.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L1109403