2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Urbanizazio proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2011ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aldabarrengo urbanizazio proiektuaren aldaketa, Aldabarrengo Konpentsazio Batzordeak sustatua, espedientean behar bezala eginbidetuta jasotako testuaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Uharten, 2011ko maiatzaren 20an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.
Iragarkiaren kodea: L1109385