2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa xehekatua. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2011ko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa xehakatua Aldabarrengo mugapean, Aldabarrengo Konpentsazio Batzordeak aurkeztua, espedientean jasotako testuari jarraikiz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onesteko igorriko da, bidezko bada hori egitea.
Uharten, 2011ko maiatzaren 20an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.
Iragarkiaren kodea: L1109384