2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Esteribarko Udalak, 2011ko maiatzaren 20an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Akerretako 10. poligonoko 6. lurzatiaren xehetasun azterlana, Hotel Akerretak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Esteribarren, 2011ko maiatzaren 23an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.
Iragarkiaren kodea: L1109275