2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Xehetasun azterlana, Odol Emaileen kaleko 3 zenbakiko eraikinean igogailua paratu ahal izateko. Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2011ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun azterlana, herri honetako Odo Emaileen kaleko 3 zenbakiko eraikinetan igogailua paratu ahal izateko, jabeen elkarteak sustatua.
Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluari jarraituz. Ohartarazten da ezen, aldaketa haren kontra -administrazio xedapen bat izanik- ez dela administrazio bideko errekurtsorik paratzen ahal, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluaren arabera. Hortaz, behin betiko onespen honi kontra egiteko bideak honakoak dira:
a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lizarran, 2011ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1108799