107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa puntuala BBBPBko hirigintzako fitxan,
La Rua kaleko 33ri dagokionez. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2011ko maiatzaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Lizarrako Alde Zaharreko BBBPBko hirigintzako fitxari eginiko aldaketa puntuala, La Rua kaleko 33ri dagokionez (236. lurzatia, 107. etxesaila). Sustatzailea Carlos Casas Napal da.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluari jarraituz. Ohartarazten da ezen, aldaketa haren kontra -administrazio xedapen bat izanik- ez dela administrazio bideko errekurtsorik paratzen ahal, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluaren arabera. Hortaz, behin betiko onespen honi kontra egiteko bideak honakoak dira:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2011ko maiatzaren 12an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1108795