2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa U-13 unitatearen xehetasun azterlanean,
Gorraizko 15-16 lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena
Eguesibarko Udalak, Tokiko Goibernu Batzarren 2011ko maiatzaren 20ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Gorraizko 13. unitatean indarra duen xehetasun azterlaneko lerrokaduren aldaketa, unitate horretako 15-16 lurzatiari dagokionez, Servicios Inmobiliarios Val, S.L.ek sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Eguesen, 2011ko maiatzaren 20an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.
Iragarkiaren kodea: L1109312