2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
2011ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Udalak, 2011ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko plantilla organikoa; erabakia 2011ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an.
Jendaurreko epea erreklamaziorik gabe iraganik, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona haren laburpena:
Lanpostuen zerrenda
1. lanpostua: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko eta mailako osagarriak: %3,16 + %3,72. Egoera: hutsik.
2. lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria, %12 + %5,36 + %2,99. Lanpostuko osagarria 5,39%. Egoera: hutsik. Lanaldiaren 3/4.
3. lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12 + %5,36 + %2,99. Lanpostuko osagarria: %5,39. Jardunean.
Funtzionarioen izenen zerrenda.
Lacalle Lacalle, Martín. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. 3. gradua. Antzinatasuna: 1994/1/1.
Deikaztelun, 2011ko maiatzaren 20an.-Alkatea, J. Carmelo Salvatierra Macua.
Iragarkiaren kodea: L1109100