2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Aldaketak aurrekontuan
Udalbatzak 2011ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, aldaketak hasiera batean onetsi ziren 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, guztira 33.482,00 euro egiten baitute.
Espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Gazolatzen, 2011ko maiatzaren 16an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: L1108783