107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Lurzatitzeko eta eraikitzeko lizentziak. Etetea

Zizur Zendeako Udalak, 2011ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen lurzatitzeko eta eraikitzeko lizentziak etetea, Zizur Zendeako Arau Subsidiarioetako aldaketarako proposamenaren onespenarekin batera, eta hori honako lurralde esparru edo eremu hauetan: AA- A0tik AA-A10era bitarteko jarduketa unitateak, UE-A1, UE-A2 eta UE-A3.exekuzio unitateak.

Lizentzien etendurak urtebete iraunen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2011ko maiatzaren 16an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L1108770