2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa udal aurrekontuan. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2011ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, 2009tik 2011ra luzatutako udal aurrekontuan aldaketa egitea erabaki zuen, etxebizitza, Haur Eskolarako altzariak eta elikagaien bankurako laguntzak erosteko gastuei aurre egiteko.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.
Burlatan, 2011ko maiatzaren 12an.-Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L1109339