107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1072/2011 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentro eta establezimenduetako unitate jakin batzuetan, Erizaintzako Laguntzailearen kategorian, ordezkapenak eta gorabeherak gertatuz gero, kontratazio beharrak betetzeko zerrenda berezietarako eskatzen diren beharkizunak aurkezteko epea irekitzen duena.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduaren bidez aldi baterako langileak hautatzeko arauak onetsi ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako. Foru agindu horrek aldi baterako langileak araubide administratiboan hautatu eta kontratatzeko prozedura guztiak arautzea du xede, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea erregulatzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen eranskinean aipatzen diren estamentu eta espezialitateetan.

10. artikuluan, OLT/EUD eta Erizaintzako Laguntzaile lanpostuetarako zerrenda berezien eraketa aurreikusten da I. eranskinean jasotako unitateentzat. Zerrenda horiek, bakarrak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro guztientzat, "Zerrendak prestatzea" izeneko 2. artikuluko A), B) eta C) ataletan xedatutakoaren arabera egiten diren kontratazio zerrendetako izangaiekin eratuko dira. Horiek lehentasun eskubidea izanen dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroek I. eranskinean zehaztutako unitateentzat prestatzen dituzten kontratazio zerrendetan, ordezkapenak eta gorabeherak direla-eta haien kontratazio beharrak betetzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. 15 egun naturaleko epea ezartzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Erizaintzako Laguntzaileen kontrataziorako zerrenda orokorretan (Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduan xedatutakoaren arabera prestatuak) diren izangaiek, ordezkapenak eta gorabeherak direla eta, kontratazio beharrak betetzeko zerrenda berezietan egon nahi badute, Dialisi, Operazio gela, ABU-EZBU-ZIU, Psikiatria, Neonatologia, Erditze eta Larrialdi unitateetako Erizaintzako Laguntzaile lanpostuetarako zerrendak egiteko eskatzen diren baldintzak aurkez ditzaten.

Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko dira zerrenda bereziak.

2. Izangaiek gradu ondoko prestakuntza dutela frogatu beharko dute, eta/edo azken 3 urtean gutxienez 6 hilabeteko zerbitzua eman dutela Dialisi, Operazio gela, ABU-EZBU-ZIU, Psikiatria, Neonatologia, Erditze eta Larrialdi unitateetan.

Izangaiek, eskabidea aurkeztu aurretik, kontratazioko zerrenda orokorretan daudela egiaztatu beharko dute web orri honetan: www.navarra.es.

3. Eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Irunlarrea, 39; Iruña), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hamabost egun naturaleko epean. Eskabide horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan eskuratzen ahal den ereduari jarraitu beharko diote; orobat, web orri honetan eskuratzen ahal da: www.navarra.es.

Luzaezina da eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideari jatorrizko agiria edo notarioak nahiz administrazioak konpultsatutako kopiak erantsi beharko zaizkio, 2. atalean ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzearren.

Eskatzen diren agiriak ebazpen honetan adierazitako epean aurkezten ez dituztenak, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuak salbu, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak, ez dira zerrenda berezietan sartuko.

4. Zerrenda berezietan dauden izangaiek, horiek osatzen dituzten bitartean, zerrenda orokorretatik kanpo geratuko dira, hautaprobak gainditu baina lanposturik lortu dutenek izan ezik, bi zerrendetan egonen baitira.

5. Eskaerak aurkezteko epea iraganik, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean eta www.navarra.es web orrian jarriko ditu jendaurrean behin-behineko zerrendak, eskatzaile bakoitzari unitate eta postu berezi bakoitzean esleitzen zaion puntuazio hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Behin-behineko zerrendak argitaraturik, hamar egun naturaleko epea emanen da behar diren erreklamazioak egiteko. Ez bada horien kontrako erreklamaziorik aurkezten, behin betikotzat joko dira. Bestela, eta horiek ebatzi ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean argitaratuko dira behin betiko zerrendak, baita web orrian ere: www.navarra.es.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean argitaratzea.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.

8. Ebazpen hau jakinaraztea Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Langileriaren Erregistro eta Plantilla Unitatera, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 6an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

ERANSKINA

........................................................................................ jaunak/andreak (N.A.N.a: ..........................) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erizaintzako Laguntzaileak kontratatzeko zerrenda orokorretan dagoela deklaratzen du, eta adierazten:

[ ] Berariazko zerrendetan egon nahi duela, Erizaintzako Laguntzaile gisa zerbitzuak emateko eta ordezkapen eta gorabeheretako kontratazio beharrak betetzeko ondoren adierazitako postu berezietan: (X bat ezarri, dagokien laukitxoetan)

LANPOSTUA

ARLOA/UNITATEA

ZENTROAK

NO

A.O.

TUT

LIZ

Erizaintzako laguntzailea:

Dialisia

Operazio gelak

ABU-EZBU-ZIU

Psikiatria

Neonatologia

Erditzeak

Larrialdiak

NO = Nafarroako Ospitalegunea.

A.O. = Adimen Osasuna.

TUT = Tuterako Osasun Barrutia.

LIZ = Lizarrako Osasun Barrutia.

[ ] Gradu ondoko prestakuntza duela frogatzen du, eta gutxienez 6 hilabeteko zerbitzuak eman dituela azken 3 urtean aipatu arloetan; horretarako, Erizaintzako Laguntzaile lanpostuari buruzko dokumentazio hau eransten du.

.................(e)n, 2011ko .............aren .........(e)an.

Stua.: ......................................

OSASUNBIDEA/NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. LANGILERIAREN ETA LAN HARREMANEN ZUZENDARIORDETZA. IRUNLARREA, 39, IRUÑA.

Iragarkiaren kodea: F1108381