107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Berako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko maiatzaren 12an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen A-291ko xehetasun azterlana (3. poligonoa, 291. lurzatia), Promociones Tablajerobaita S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.

Beran, 2011ko maiatzaren 20an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1109280