107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Hasierako onespena Udal Planaren xehetasunezko determinazioen aldaketari

Basaburuko Udalak 2011ko apirilaren 29ean egindako osoko bilkuran erabaki zuen Udalak sustatutako Udal Planaren xehetasunezko determinazioen aldaketari hasierako onespena ematea. Udal Planaren aldaketa hau lursailen itxiturak arautzen dituen Udal Planaren edifikazio arautegiaren 60. artikuluari.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko hartzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritako tramitazioari jarraituz.

Basaburuan, 2011ko maiatzaren 19an.-Sinatua, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1109066