107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Hasierako onespena Basaburuko Babes Plan Bereziari

Basaburuko Udalak 2011ko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran erabaki zuen hasierako onespena ematea Basaburuko Babes Plan Bereziari.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko hartzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritako tramitazioari jarraituz.

Basaburuan, 2011ko maiatzaren 19an.-Sinatua, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1109065