2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
Aurizko Multzo Historikoa Babesteko Plan Berezian sartuta dagoen eremuko etxebizitzak konpondu eta zaharberritzeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza. Behin betiko onespena
Aurizko Udalak, 2011ko martxoaren 17ko osoko bilkuran, Aurizko Multzo Historikoa Babesteko Plan Berezian sartuta dagoen eremuko etxebizitzak konpondu eta zaharberritzeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza hasiera batean onetsi zuen. Erabaki hura 2011ko apirilaren 1eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak dioena betetzeko, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua, eta jendaurrean egon den bitartean alegaziorik ez dela egon kontuan hartuz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta testu osoa argitara emango da, beharrezko ondorioak sor ditzan.
Auritzen, 2011ko maiatzaren 17an.-Alkatea, José Irigaray Gil.
Iragarkiaren kodea: L1109083