1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
48/2011 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian sartutako lanpostuen betebeharrak aldatzen dituena.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 17an emandako 141/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2010eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 3an emandako 10/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14an, argitaratua) eta apirilaren 5ean emandako 33/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an, argitaratua), lanpostu batzuen atxikipena eta betebeharrak aldatu ziren, baita lanpostu batzuk ordeztu ere, Hezkuntza Departamentuko zentroen beharrei erantzun ahal izateko.
Lanpostuen ezaugarriak aztertuta, ikastetxeko bertako etxebizitzan bizi izateko betebeharra dakarten lanpostuetan akats batzuk daudela atzeman da. Horregatik, bidezkoa da akatsak zuzentzea, hautapen prozesua gainditu duten izangaiek lanpostuak hautatu baino lehen.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera, esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 17an emandako 141/2010 Ebazpenaren bidez onetsia) sartutako lanpostuen betebeharretan atzemandako akatsak honela zuzentzea: ikastetxeko bertako etxebizitzan bizi izateko betebeharra gehitzea Azkoiengo Ribera del Arga BHIri atxikitako 31893 zenbakia duen lanpostuari eta San Adriango Ega BHIri atxikitako 36057 zenbakia duen lanpostuari, eta betebehar hori kentzea Virgen del Camino IIPari atxikitako 35829 zenbakia duen lanpostuari.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 25ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1109421