107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

01/2011 aldaketa aurrekontu luzatuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

581 682

Uztoki borda zaharberritzea

56.636,73 euro

GUZTIRA:

56.636,73 euro

Diru-sarreretako kontu-saila hura finantzatzeko:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

4755

Diru-laguntza:

33.962,95 euro

1870

Diruzaintzako gerakina

7.259,38 euro

GUZTIRA:

56.636,73 euro

Arruazun, 2011ko maiatzaren 25ean.-Alkatea, Jesús María Gamboa Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L1109401