107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2011ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura
betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Udal honen 2011ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoren toki entitate honen iragarki oholean eta 2011ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19koan. Jendaurreko epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo dira aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, uztailaren 2ko 2/2007 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 19.600,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 1.230,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 33.363,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 24.670,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bertzelako diru-sarrerak: 229.500,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 92.327,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 403.690,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 11.330,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
50.300,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 7.760,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 108.700,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 225.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 403.690,00 euro.

Armañantzasen, 2011ko maiatzaren 23an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1109341