107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

ZE-02 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2011ko maiatzaren 23ko 118. Ebazpenaren bidez, ebatzi zuen hasiera batean onestea Udal Planeko ZE-02 unitatea urbanizatzeko proiektua, Urbanizadora Gayarre 2000, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Andosillan, 2011ko maiatzaren 23an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1109302