107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aurrekontuko 1/2011 eta 2/2011 aldaketak. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2011ko apirilaren 6an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 1/2011 eta 2/2011 espedienteak, kreditu gehikuntza bat sortu baita.

Iragarkia 2011ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo dira aipatu espedienteak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

-1/2011 aldaketa aurrekontuan: kreditu gehikuntza.

Gastuak goititzea:

452.622 kontu-saila: 200.000,00 euro.

Finantzabidea: diru-sarreretan:

870 kontu-saila: 200.000,00 euro.

-2/2011 aldaketa aurrekontuan: kreditu gehikuntza.

Gastuak goititzea:

432.623 kontu-saila: 3.000,00 euro.

Finantzabidea: diru-sarreretan:

870 kontu-saila: 3.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2011ko maiatzaren 20an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1109103