2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
4. aldaketa 2011ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2011ko maiatzaren 20ko 86. Ebazpenaren bidez, erabaki da hasiera batean onestea 4. aldaketa 2011ko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2009 Foru Legeak eguneratua, delako espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko interesa duten herritarrek aztertu eta, hala bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Allon, 2011ko maiatzaren 24an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.
Iragarkiaren kodea: L1109303