2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko Udaleko Zerbitzuko burua izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2011ko maiatzaren 24an:
"Koldo Muñoz Cortések idazki bat aurkeztu du kanpoan utzi dutelako hautapen prozesutik Iruñeko Udaleko Zerbitzuko burua izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian (2011ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 10ekoa), eta bertan eskaera egiten du onar dezaten delako prozesuan hartarako baldintza guztiak betetzen dituelako, izan ere Espainiako Konstituzioaren 104. artikuluak dio aplikatzekoa dela Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko 7/2007 Legea, hori delako Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legea baino lerrun handiagokoa.
Espainiako Kontstituzioaren 104. artikuluak bakar-bakarrik dio Lege Organiko batek zehaztuko dituela Segurtasun eta Indar Kidegoen eginkizunak, jarduteko oinarrizko printzipioak eta estatutuak, eta hori Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa da ez besterik.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 51. artikuluak xedatzen du Foru Komunitatearen eskumenekoa dela Nafarroako Tokiko Polizien koordinazioa, eta, hortaz, eta haren eskumenen barrenean, eman zen Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea, gero urriaren 25eko 15/2010 Foru Legeak aldatu zuena. Hori guztia kontuan hartuta, ezbairik gabe, kasu honetan aplikatu beharko litzatekeena.
Haren 44. artikuluak arautu egiten du sustapen profesionala, eta horregatik ezartzen du bere 3. puntuan Nafarroako Polizi Kidegoko kideek parte har dezaketela euren Administrazio barreneko lanpostuei buruzko merezimendu eta lekualdatze lehiaketetan, betiere Kidegoaren barrenean 15 urteko zerbitzualdia bete badute edota 50 urtetik gorakoak badira, baina polizi izaera galduko dutela 10 zenbakiko lanpostu berriaren jabetza hartzen duten unetan; baina hori ez du, ez, Muñoz jaunak betetzen. Hortaz, bidezko da kanpo uztea.
Horrenbertzez, ebatzi dut:
1.-Ezestea Koldo Muñoz Cortések aurkeztutako alegazioak, Zerbitzuko burua izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehaiaketa bereziaren bidez betetzeko deialditik kanpo gelditzeagatik.
2.-Deialdiko seigarren oinarriarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, honakoa:
Onartuak:
ARANGUREN URDÁNIZ, JOSÉ RAMÓN
AZKONA MARTÍNEZ, JOSÉ JOAQUÍN
ORNAT GIMENO, PEDRO ÁNGEL
SARDÁ MORENO, MARÍA JOSÉ
YOLDI AZPÍROZ, PASCUAL
Baztertua:
Nafarroako poliziei buruzko 8/2007 Foru Legearen 44.3 artikuluan xedatua ez betetzeagatik:
MUÑOZ CORTÉS, KOLDO
3.-Zehaztea, epaimahaia honako hauek osatuko dutela:
Mahaiburua: Ignacio Polo Guilabert, Hiri Kontserbazioko zinegotzi delegatua.
Ordezkoa: Eduardo Palacios Sureda, Funtzio Publikoko zinegotzi berezia.
Mahaikidea: Oscar Esquíroz Noble, Hiri Kontserbazioko Alorreko zuzendaria.
Ordezkoa: José Reyes Alcacer, Mugikortasun Alorreko zuzendaria.
Mahaikidea: Elena Camarero Mate, Eremu Publikoko Obren Zerbitzuko burua.
Ordezkoa: Ignacio Apezteguía Luquin, industria ingeniari teknikoa.
Mahaikidea: Ignacio Pascual Ilzarbe, Iruñeko Udaleko Administrazioko Langileen Batzordearen ordezkaria.
Ordezkoa: Ángel Ruiz López, Iruñeko Udaleko Administrazioko Langileen Batzordearen ordezkaria.
Batzordekide idazkaria: Javier Barace Egaña, Hiri Kontserbazioko Alorreko idazkari teknikoa.
Ordezkoa: Francisco Linero Palacios, Proiektu Estrategikoetako Alorreko idazkari teknikoa.
4.-Adieraztea proba teoriko-praktikoa 2011ko ekainaren 9an eginen dela, goizeko 10etan, Zapateria kaleko 40-behean, Iruñean.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 24an.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1109267