1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
807/2011 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusiak emana, "Consumópolis6. Zuk aukeratu dezakezu: badakizu zenbat balio duen kontsumitzen duzunak?" izeneko 2010-2011 ikasturteko eskola lehiaketaren fase autonomikoa ebazten duena.
Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1311/2010 Ebazpenaren bidez, "Consumópolis6. Zuk aukeratu dezakezu: badakizu zenbat balio duen kontsumitzen duzunak?" izeneko 2010-2011 ikasturteko eskola lehiaketaren deialdia onetsi zen, fase autonomikoan.
Lehiaketan parte hartzeko izena eman duten 73 taldeetatik, 47k lehen jarduera osatu dute, eta horietatik, 21ek baita bigarren jarduera eta argazkien albuma ere, eta deialdiaren oinarrietan ezarritako epean bidali dituzte albumaren fitxa birtualak eta fase autonomikoko sarietan parte hartzeko eskaera.
Fase autonomikoan parte-hartzea eskatu duten taldeetatik, zortzik parte hartzeko lehen mailan (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa) eman dute izena, bostek, bigarren mailan (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloa), eta beste zortzik, hirugarren mailan (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloa).
Talde bakoitzak lehen jardueran lortutako puntuazioa, ibilbidea, ikusita, eta argazkien albumetan sartzeko bidea ematen duten fitxa birtualak jasota, epaimahaiak horien ebaluazioa egin zuen eta, 2011ko apirilaren 4an, talde irabazleei sariak emateko proposamena, lehiaketaren 9. oinarriarekin bat.
Epaimahaiak egindako proposamena ikusita, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. "Consumópolis6. Zuk aukeratu dezakezu: badakizu zenbat balio duen kontsumitzen duzunak?" izeneko 2010-2011 ikasturteko eskola lehiaketaren fase autonomikoaren saria, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko mailari dagokiona, UX9915 gakoa duen lanari ematea (izenburua: "Rimas y versos"; egilea: "La higa" taldea); beraz, taldekide bakoitzak eta taldea koordinatzeaz arduratu den irakasleak 367,79 euroko ordenagailu eramangarri bat jasoko dute. Eloko Santa Bárbara HLHIPari, ikastetxe horretakoa baita taldea, diploma bat emanen zaio.
Honako hauek dira saria jaso duten talde irabazleko kideak eta talde horren irakasle koordinatzailea:
IZENA | NANa/IFZ: |
José Antonio Beriain Plano (Ainhoa Beriain Pascualen aita) | 18209638 D |
Rebeca Sarasate Equiza (Íñigo Ocariz Sarasateren ama) | 18203603 T |
Ana María Sanz Blanco (Juan Lorenzo Sanzen ama) | 16018037 D |
Encarnación Taboada López (Ángela Luri Taboadaren ama) | 03841463 A |
M.ª Victoria García Luna (Esther Martín Garcíaren ama) | 33430814 S |
Cristóbal Aliaga Retabé | 72683484 B |
2. Lehiaketaren fase autonomikoaren saria, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko mailari dagokiona, HT10622 gakoa duen lanari ematea (izenburua: "Consumálbum"; egilea: "Ahorro" taldea); beraz, taldekide bakoitzak eta taldea koordintzeaz arduratu den irakasleak aurreko puntuan adierazitako sari berbera jasoko dute. Tafallako Sancho III El Mayor BHIari, ikastetxe horretakoa baita taldea, diploma bat emanen zaio.
Honako hauek dira saria jaso duten talde irabazleko kideak eta talde horren irakasle koordinatzailea:
IZENA | NANa/IFZ: |
Daniel Arregui Zaratiegui | 44648927Q |
Aitor Buñuel Redrado | 78761265L |
Nerea Del Frago Iriso | 44646840E |
Maite Hurtado Manzanedo | 44646876N |
Nerea Vega Valencia | 44645835Y |
Francisca Martínez García | 25182009E |
3. Lehiaketaren fase autonomikoaren saria, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko mailari dagokiona, QV9037 gakoa duen lanari ematea (izenburua: "Abuso irresponsable"; egilea: "Encrisis" taldea); beraz, taldekide bakoitzak eta taldea koordintzeaz arduratu den irakasleak arestian adierazitako sari berbera jasoko dute. Iruñeko Cardenal Larraona ikastetxeari, ikastetxe horretakoa baita taldea, diploma bat emanen zaio.
Honako hauek dira saria jaso duten talde irabazleko kideak eta talde horren irakasle koordinatzailea:
IZENA | NANa/IFZ: |
Miren Arricibita Bastida | 73111333Z |
Alfonso Hermoso Sota | 16633366L |
Pablo Lasa Berasain | 73127613X |
Gonzalo Urmeneta Lacasa | 73435719P |
M.ª Begoña Vidaurre Chivite | 73136718F |
Agustín Ortiz Calzada | 30618889R |
Aurreko puntuan aipatutako saria emateko gastua 2011ko Nafarroako aurrekontu orokorretako "Eskola proiektuetarako diru-laguntzak" izeneko 951001 92410 7809 492300 kontu-sailaren kargura ordainduko da.
5. Aipatutako kontu-sailetik 379,73 euro askatzea, baimendutako aurrekontuaren (7.000 euro) eta erosketa egiteko aurkeztutako hiruen artetik aukeratutakoaren (6.620,27 euro, guztira) arteko aldeari baitagokio.
6. Ebazpen hau jakinaraztea Santa Bárbara HLHIPari (Mercado, 21, 31471 PK, Elo), Sancho III El Mayor BHIari (Makotxa, 3, 31300 PK, Tafalla) eta Iruñeko Cardenal Larraona ikastetxari (Pío XII.a, 45, 31008 PK, Iruña), eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontsumo Zerbitzuari eta Kontabilitate Zentroari igortzea.
7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, interesdunei jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2011ko apirilaren 19an.-Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusia, Loren Albéniz Ascorbe.
Iragarkiaren kodea: F1107803