107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 1868/2010 prozedura

Aránzazu Chocarro Ucar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Fede ematen dut: prozedura honetan ondoko epaia eman da, hitzez hitz:

38/2009 epaia:

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1868/2010 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Santander Consumer, EFC,S.A.k sustatu du Marcopam Construcciones S.L.ren eta Antonio José Teixeira Moreira jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratuak), diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak Joaquín Taberna Carvajal prokuradore jauna izan du ordezkari eta Javier Fernández Castañeda legelari jauna laguntzaile.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Joaquín Taberna Carvajal jaunak, epaitegietako prokuradoreak, eta Santander Consumer, EFC,S.A.k auzi-ihesean diren Marcopam Construcciones, S.L.ren eta Antonio José Teixeira Moreira jaunaren aurka jarritako demanda. Horrenbestez, demandatuak solidarioki kondenatzen ditut auzi-jartzaileei sei mila bostehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hamar zentimo (6.599,10) eta itundutako berandutza interesak ordaintzera, eta demandatuak berariaz kondenatzen ditut kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, organo judizial honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta demandatuak, Marcopam Construcciones, S.L. eta Antonio José Teixeira Moreira jauna, non diren jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 4an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1108142