1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 5ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Osasun Garraioaren sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Nafarroako Osasun Garraioaren sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zk.: 31007385011996) aztertu da. Erregistro honetan 2011ko maiatzaren 4an sartu zen eta sektoreko lege eta sindikatu ordezkariek urtarrilaren 28an izenpetu zuten, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 5ean.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.
NAFARROAKO OSASUN GARRAIOAREN SEKTOREKO BATZORDE PARITARIOAREN HITZARMENARI BURUZKO AKTA
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 28an
Bertaratuak:
Juan A. Pacheco - Baztan-Bidasoa.
José A. Cesar - Baztan-Bidasoa.
Gerardo Aspiazu - G.G.S.S.
Manuel G. Gómez - U.G.T.
Gustavo Pérez - U.G.T.
Jesús Marín - U.G.T.
Javier Ibáñez - CC.OO.
Julio Ardaiz - CC.OO.
Iruñeko "Ambulancias Baztan-Bidasoa SL" enpresaren egoitzan, goian aipatu diren batzorde paritarioko kideak bildu dira, sektoreko hitzarmenari dagozkion 2011. urteko soldaten taulak, aseguru kolektiboa eta kontratua bukatzeagatiko konpentsazioa finkatzeko.
Estatuko KPIak %3,0ko igoera izan du 2010. urtean, hitzarmenean 2011rako itundutako igoera %0,6koa da, KPI errealaren gainetik; hortaz, hori izanen da erreferentzia 2011. urteko soldaten taulak, aseguru kolektiboa eta kontratua bukatzeagatiko konpentsazioa finkatzeko.
1.-Soldaten taulak:
-Gidaria: 1.380,18 euro.
-Laguntzailea: 1.243,36 euro.
-Taldeburua: 1.360,21 euro.
-Trafikoburua: 1.457,00 euro.
-Administrazioko 1. mailako ofiziala: 1.430,60 euro.
-Administrari laguntz.: 1.263,39 euro.
-Mekanikaria: 1.337,35 euro.
-Mekanikari laguntz.: 1.219,35 euro.
-Telefonozaina: 1.272,17 euro.
-Medikua: 2.169,94 euro.
-O.L.T.: 1.712,25 euro.
-Zuzendaria: 2.187,55 euro.
2.-Aseguru kolektiboa:
-Erabateko ezintasun iraunkorra, osoa eta baliaezintasun handia: 54.697,42 euro.
-Heriotza: 33.741,00 euro.
3.-Konpentsazioa, kontratua bukatzeagatik:
-60 urtetan: 5.083,06 euro.
-61 urtetan: 4.058,94 euro.
-62 urtetan: 3.043,12 euro.
-63 urtetan: 2.031,45 euro.
-64 urtetan: 1.012,13 euro.
Beste gairik gabe, eta aurreko guztiarekiko adostasunaren frogagarri, batzorde paritarioko kideek sinatu dute.
Baztan-Bidasoa G.G.S.S. U.G.T. CC.OO.
Iragarkiaren kodea: F1108217