107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Akats zuzenketa: Herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua

Akatsa antzemanda herrian ehiza barrutia eratzeko proiektuan, hori 2011ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman baitzen argitara, maiatzaren 10ean, hain zuzen ere barrutian sartu beharreko mugapeei dagokienez. Orain, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluak administrazio publikoei ematen dien ahalmenak erabiliz, aipatu iragarkia zuzendu egiten da; hortaz, iragarkia honelaxe izanen da:

"Urraulgoitiko Udalak ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatzeko, eta ohartarazten da espedientea Udalaren bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Eparotz, Irurozki. Egillor, Lete, Aizkurgi, Ezkanitz, Adoain, Gindao, Cerrencano Alto, Cerrencano Bajo, Ongozko alde bat (18. poligonoa), Imirizalduko iparraldea eta Zabaltzako iparraldea (Adoaingo errepideko gurutzetik Nabaskozeko mugaraino).

Urraulgoitin, 2011ko maiatzaren 13an.-Alkatea, Joaquina Garijo Napal.

Iragarkiaren kodea: L1108728