2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Laneko arriskuei aurrea hartzeko teknikaria (B maila). Izendapena
Tuterako Udalaren zerbitzuko laneko arriskuei aurrea hartzeko teknikari lanpostu bat (B maila) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia 2009ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an. Hautapen proben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Tuterako Udalak, Alkatetzaren 609/2011 Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen eranskinean aipatzen den laguna laneko ariskuei aurrea hartzeko teknikari izendatzea, hori izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handienak lortu dituen izangaia.
ERANSKINA
Virginia García Osés, 0510B10301 zenbakiko lanpostua, Tuterako Udaleko Langileriaren Kudeaketa Zentroari atxikia.
Tuteran, 2011ko maiatzaren 12an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1108706