1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
186/2011 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Hasierako Prestakuntza Programan gai kalifikazioarekin bukatu duten izangaiak zuzendari izendatzen dituena, lau urterako; Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren bidez arautu zen programa hori.
Abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko merezimendu lehiaketa arautzen duen deialdia onetsi zen.
Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 148/2010 Ebazpenaren I. eranskinean jaso zen Hasierako Prestakuntza Programa egin behar zuten izangai hautatuen zerrenda.
Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Irakasleen Prestakuntzako Atalak hasierako prestakuntza programa gai kalifikazioarekin gainditu duten izangaien zerrendaren berri eman du, behar diren ondorioak izan ditzan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 21,1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hasierako Prestakuntza Programan gai kalifikazioa eskuratu duten izangaiak, ebazpen honen eranskineko zerrendan heldu direnak, zuzendari izendatzea lau urterako.
2. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Tituluen Atalari, Langileriaren Kudeaketarako Atalari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2011ko maiatzaren 6an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.
ERANSKINA Hasierako Prestakuntza Programan parte hartu eta gai kalifikazioa lortu duten izangaien zerrenda |
PRAKTIKETAKO ZUZENDARIA | IKASTETXEA | IZENDAPEN MOTA | HASIERAKO EGUNA | AMAIERAKO EGUNA |
Aliaga Retabé, Cristóbal | Eloko "Santa Bárbara" HLHIP | Zuzendari | 2011/07/01 | 2015/06/30 |
Arozena Bergara, Itziar | Azpilkuetako HLHIP | Zuzendari | 2011/07/01 | 2015/06/30 |
Eguaras Huici, M.ª Luisa | Zareko ''San Nicolás'' HLHIP | Zuzendari | 2011/07/01 | 2015/06/30 |
Fabo Hermosilla, M.ª Antonia | Iruñeko ''Azpilagaña'' HLHIP | Zuzendari | 2011/07/01 | 2015/06/30 |
Huarte Azcona, M.ª Belén | Obanosko HLHIP | Zuzendari | 2011/07/01 | 2015/06/30 |
Iso Taapken, Jorge | Añorbeko HLHIP | Zuzendari | 2011/07/01 | 2015/06/30 |
Ostiz Cenoz, Juana M.ª | Garesko HLHIP | Zuzendari | 2011/07/01 | 2015/06/30 |
Peña Lizarazu, Encarnación | Berako "Toki-Ona" BHI | Zuzendari | 2011/07/01 | 2015/06/30 |
Ruiz Carracedo, Francisco Javier | Miranda Argako "San Benito" HLHIP | Zuzendari | 2011/07/01 | 2015/06/30 |
Zaratiegui Abaurre, Ana | Iruñeko "Buztintxuri" HLHIP | Zuzendari | 2011/07/01 | 2015/06/30 |
F1108409 |
Iragarkiaren kodea: F1108409