107. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

65/2011 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko testu liburuak doan jasotzearen gaineko arloan eskumena duen zuzendari nagusiaren esku uzten duena testu liburuak doan jasotzeko programa finantzatzeko kontu-sailen arteko funts mugimenduak baimentzeko ahalmena.

Oinarrizko irakaskuntzarako testu liburua finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, oinarrizko irakaskuntzan ari diren ikasle guztientzat dohainik izanen dira diru publikoekin ordaindutako ikastetxeetako testu liburuak, ikastetxe bakoitzak legez aukeratu dituenak.

2011ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2010 Foru Legearen 27. artikuluari jarraikiz, funts mugimenduak egiten ahalko dira "Ikasliburuak doan jasotzeko plana" izeneko 410002-41150-6081-321100 kontu-sailaren eta "Ikasliburuak doan jasotzeko programa" izeneko 410002-41150-7811-321100 kontu-sailaren artean; mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak hain zuzen. Artikulu horren arabera, Hezkuntza Departamentuko titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluaren 1. idatz-zatiak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoen berezko eskumenak maila bereko edo beheragoko beste organo batzuen esku uzten ahalko dira, hierarkian mendekoak ez izanik ere, besterik xedatzen denean izan ezik.

Horrenbestez, abenduaren 28ko 22/2010 Foru Legearen 27. artikuluaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36.4 artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko testu liburuak doan jasotzearen gaineko arloan eskumena duen zuzendari nagusiaren esku uztea "Ikasliburuak doan jasotzeko plana" izeneko 410002-41150-6081-321100 kontu-sailaren eta "Ikasliburuak doan jasotzeko programa" izeneko 410002-41150-7811-321100 kontu-sailaren artean funts mugimenduak egiteko ahalmena.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko maiatzaren 4an.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1108269