105. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herrilur baten desafektazioa trukaketa egiteko
eta motokroserako egokitzeko

Azkoiengo Udalak, 2011ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, legearen araberako quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 393. lurzatitik 7.500 m² desafektatzea, trukaketa egiteko poligono bereko 515, 396 eta 395. lurzatietako azalera berdintsuarekin. Horiek altxonbidea dira eta haien titulartasuna Nafarroako Foru Komunitateari dagokio, bertan motokros pista bat egiteko.

Orobat, jendaurrean egonen da 1. poligonoko 393. lurzatiaren aprobetxamendua, motokros pista bat egiteko.

Jendaurrean izanen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, 2011ko maiatzaren 23an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L1109177