105. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Arau Subsidiarioetako 65. unitateko aldaketa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2010eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arau Subsidiarioetako 65. unitatearen determinazio xehakatuetako aldaketa, Azkoiengo Udalak sustatua, helburua izanik hiri lurzoru finkatuko hiru lurzatietako eraikuntzaren sakonera doitzea.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak 79.3 artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz.

Azkoienen, 2010eko martxoaren 4an-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L1109151