105. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Arau Subsidiarioetako 24. unitateko aldaketa. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2011ko maiatzaren 19ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Arau Subsidiarioetako 24. unitateko determinazio xehakatuen aldaketa, Azkoiengo Udalak sustatua, teilatupearen araubidea aldatu eta Hirigintzako Plan Orokorrerako proiektuak, Serypro de Viviendas S.L.k sustatuak, aurreikusitakoari egokitzeko.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak 79.3 artikuluari buruz ezarritakoari jarraikiz.

Azkoienen, 2011ko maiatzaren 20an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L1109141