105. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2011ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2011ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Gesalatzen, 2011ko maiatzaren 18an.-Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1109179