2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena
Funesko Udaleko alkate udalburuak, 2011ko maiatzaren 25ean eman ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batean onestea Funesko UE 3-3B eta UE 3-4 unitateak urbanizatzeko lanen proiektuko UE-3-3B unitateko 1. fasea, Funesko UE 3-3B unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek epe horretan haren edukia azter dezaten, horretarako Udaletxeko bulegoetan agertuta, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Funesen, 2011ko maiatzaren 25ean.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1109399